XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTESA - Hea zuek Txordon Pilota nun topa dezaketan esaten didazuen. Hura konsolatu nahi det. Eta batez ere gerra zaletasuna kendu nahi diot. Ez dut nahi bera mendirik mendi gerran ibilli dedin. Alperrik izango da. Gabon-Eder ez da orregatik beste mundutik berriz etorriko. Bere maitasuna galdu du, eta nire kontsolamentua eskeñi nahi diot.

DOKTORE - Informe hori ematea gure eskuetan dago.

Bestela ez litzake nere gizonaren soldaduen kontra mendirik mendi burrukan ibilliko, mutill euskaldun batzuek berarekin daramazkiela.

DOKTORE - Ederki. Diozun guztia oso ederki dago, baiña esaiguzu honera zerk zakarzkien.

KONTESA - Txordon Pilota'ren desgraziak. Bera da gizon aproposa, bera! Belaun-eskubidearen tratua nere senarrarekin diskutitzera jauregira etorri zanean, berarekin ikustaldi bat izandu nuan. Gero kortinen atzetik biok esandako guztia entzun nuen, eta egia diot, bera da nere ametsetako gizon desiatua. Dontzella denpora komentuan igaro nuanean, horrelako gizon batekin gauero amets egiten nuan... Gero kondea tokatu zitzaidan, eta nere zoritxarra horrela asi zen.

ARLOTE - Eta zer nahi dezu?

KONTESA - Bai? Informe hori ematen badidazue, munduko mesederik haundiena egingo didazue.